Finantzaketa-lerro bat lortu ondoren, obra gauzatu ahal izango da.
Proiektua Eslavako Udalak aurkeztu zuen 2024an; izena du: Santa Criz erromatar aztarnategiko ingurune naturalean bisitariak hartzeko gunearen egokitzapena.
Finantzaketa hori toki-erakundeentzako diru-laguntzen deialdian sartuta dago “ekipamenduak handitzeko eta bide ziklagarriak egokitzeko eta bisitariak hartzeko eremuetan erregulazio-sistemak ezartzeko”. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – NextGeneration EU.” Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak sustatua.
Jarraian, emandako diru-laguntzaren datuak zehazten dira:
- Diru-laguntzaren ehunekoa: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %75.
- Emandako diru-laguntzaren zenbatekoa: 128.054,87 euro.
- Gauzatu beharreko obraren aurrekontu osoa (BEZa barne): 170.739,82 euro.
- Gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da obra behin betiko esleitzen denetik.
